top of page

“Historias de un baúl” Fidel eta Capulitaren istorioa da. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikuslego berri bila dabiltza, hauek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu. Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna; 50 minutuko iraupenak eta jarduera parte-hartzaileak ezaugarritzen dute familia osoarentzat dibertigarria den ikuskizun originala, non bat egiten duten zirku eta antzezpen teknikek egoera sinpleen bitartez.

SINOPSIA

Fitxa teknikoa: 

Ikuskizunaren izena: “Historias de un baúl”.
Ikuslegoa: Familia osoarentzat ikusgarria.
Iraupena: 50 minutu.
Antzezlekuaren gutxieneko espazioa: 6 m luze, 6 m zabal, 5 m garai.
Hizkuntza: Testu gabea.
Argindar hargunea: 220 voltio.
Muntaiaren iraupena: Ordu bete.
Desmuntaiaren iraupena: Ordu bete.
Beharrizan teknikoak: 
-Behegain zapala.
-Aldagela.
(Ikuskizunak berezko soinuztapena du)

Jatorrizko ideia: Trotamundos konpainia.
Zuzendaritza: Trotamundos konpainia.
Gainbegiraletza artistikoa: Maite Guevara.
Antzezleak: Mailén Masilla eta Luciano Mezzotero.
Ekoizpena: Trotamundos konpainia.
Argazkia: Ricardo Mordacini eta Leonel Requejo.
Bideoa: Kaleko produkzioak.
Web diseinua:  Max Montero.
Jantziak: Estudio 14.
Soinua: Iban Gonzalez.
Eszenografia: Trotamundos konpainia.
Eskertzak: Aritza Rodriguez, Malas compañías, Karola zirko espazio, Javier splinter Garcia,
Shakti Olaizola, Gorka Ibarra.

Fitxa artistikoa

bottom of page