top of page

Trotamundos bikotea
2015eko urtarrilean, Buenos Aires hirian, Argentinan, jaio zen “Trotamundos Konpainia” Mailén Mansilla eta Luciano Mezzoterok osatua, bi-biak bertakoak jatorriz. 2014ean zehar elkarrekin trebatzen dira akrobazia eta malabare jokoetan eta, ondorioz, ikuskizun bat sortzeko ideia loratzen da. “Historias de un baúl” da konpainiaren lehenengo eszenaratzea, non zirku-teknikek eta umoreak bat egiten duten proiektua egikaritzeko.

Mailén Mansilla k 2006an hasiko du zirku-heziketa “La Arena” eskolan, Buenos Airesen, Argentinan. Bertan behegaineko-akrobazia eta bikoteko-akrobazian trebatuko da.Hurrengo urteetan ikasten jarraituko du “Le Tramp”, “La Caravana” edo “Racing Club Gimnasia Artística” moduko eskoletan.2010ean “Zirkuaren Arteak” karreran hasiko da Otsailaren Hiruko Nazio Unibertsitatean (UNTREF erdaraz), non formakuntza jasoko duen malabaretan, akrobazian, dantzan, emankizunean edota ahots tekniketan, beste ikasgai askoren artean; irakasle izango ditu Mario Perez, Juan Cruz Berecoechea eta Cristina Moreira.2013an “Circo Marea” konpainia sortuko du. 2014ean estreinatuko dute lehenengo ikuskizuna, “Destellos”; eta bigarrena 2015ean, “Contra viento y marea”; hauekin 150etik gora emanaldi eskainiko ditu. Nabarmentzekoak dira udako bi denboraldiak Necoecheako bainu-hirian eta Arte Ederren Tecnopolisen arte eta teknologiaren Megaferiaren 4. edizioan parte hartzea.2015ean, Luciano Mezzoterorekin batera, “Trotamundos” konpainia eratu eta “Historias de un baúl” lehen ikuskizuna estreinatuko dute “Necoecheako 5. Zirku Festibalean”.Gaur egun Bilbon (Euskal Herria) dago funtzioak burutzen eta Hula Hoop tailerrak gidatzen.

Luciano Andrés Mezzotero 1998an ekin zion zirku-formakuntzari “La Arena” zirku-eskolan; bertan malabare, akrobazia eta dantza diziplinetan trebatuko da Diego Lejtman, Teresa Duggan eta Gerardo Hochmanen mailako irakasleengandik ikasiz.2001 eta 2002 urteetan lanbide heziketa ikastaro bat burutuko du “La Arenan” eta, amaitzean, “Vibra: un coro circense” ikuskizuna sortuko du. 2004ean Carolina Della Negrak zuzendutako “Carambola” ikuskizunean hartuko du parte.2005ean Bilbora (Euskal Herria) bizitzera lekualdatu eta “Debote Enbote” konpainia sortuko du Gorka Pereira eta Aritza Rodríguezekin batera, eurekin bi ikuskizun gorpuztuko ditu: “Ensillados” (2006) eta “Argotu” (2009).Pailazo bezala formatzen hasiko da 2007an irakasle askorekin, tartean Guillermo Angelelli, Lila Monti eta Darío Levín.2012 eta 2014 urteen artean Argentinara bueltatu eta “Los Wilson Brothers” konpainia eratuko du, baita “Carcajada mata galán” eta “Témorais” ikuskizunetan aritu ere.2015ean bueltatuko da Euskal Herrira “Malas compañías” konpainiarekin “Txatarras” ikuskizunean parte hartzeko; aldi berean, Mailén Mansillarekin batera “Trotamundos” konpainia sortu eta “Historias de un baúl” ikuskizuna estreinatuko dute.2000. urtetik aurrera irakasle bokazioa garatuko du, ume zein helduei malabare eta akrobazia eskolak emanez.Urte guztiotan zehar emankizunak eskainiko ditu Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Mexikon, Espainian, Andorran, Frantzian, Grezian, Algerian eta beste hainbatetan.

bottom of page